XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Literatur-produkzio originalaren portzentaia totalari buruz kidekoa da gerraaurreko eta gaur egungo epeetarako.
Gerraondorako, aldiz, askozaz goragoa: 57,9koa, 36,3 eta 35,9koen aurrean.
Eman hauen esan-nahi zuzenaz jabetzeko eta gure egoera erlatiboa hobeki ezagutzeko beste liburugintzetako emanekin gonbaratuko ditugu.
Lehenago aipatu ditugun R. Escarpit eta F. Cendán-en liburuetako zifretatik atera daitekeen ondorioa hau da: a- Portzentaia gorak (35 baino goragoak) kultur-egoera subdesarroilatu bat adierazten duela dirudi.
b- Desarroilabidean aurkitzen diren herrietan, portzentaiaren beherakada nabari bat gertatzen bide da, 20tik beherako mailetan jartzen delarik.
Horrela Sobieten Errepublika Sozialisten Batasunean (11,2 1965 urtean) eta Europako Herri sozialistetan: Bulgarian (16), Txekoeslobakian (19), Hungrian (20), Polonian (19), Rumanian (13).
Orobat Txina kontinentalean (20)(4).